Gaur eguerdian ezbeharra jazo da A-625 errepidean, Amurrioko noranzkoan, Laudio eta Luiaondo artean. Zehazki, 12:20ak aldera, ibilgailu bat errepidetik atera eta irauli egin da.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Aiarako Suhiltzaileek gidaria autotik atera dute. "Ateak ezin ziren erabili, eta aurreko kristala ere kendu behar izan dugu esku-ohea sartzeko eta gidaria erreskatatzeko", adierazi dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileen aburuz, ez zirudien zauri larririk zuenik gidariak, baina anbulantziak Galdakaoko ospitalera eraman du, ibilgailutik atera eta balorazioa egin eta gero. Jadanik ez dago trafiko arazorik istripua gertatu den tokian.