ZUZENEAN

Laudioko iraileko Udal Osoko Bilkura, hemen ikusgai

Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 18:07

Arratsaldeko seietan hasi da Laudioko iraileko Udal Osoko Bilkura. Aurreko hilabeteetan bezala, telematikoki egingo dute plenoa, eta hainbat gai landuko dituzte. 

Hauek dira landuko diren puntuak:

  1. Onestea hurrengo aktak: 2020ko maiatzaren 15eko akta, 6. zenbakia duena, eta 2020ko maiatzaren 25eko akta, 7. zenbakia duena.
  2. (HAZ) Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen arautegia. - Hasierako onarpena-. Zinegotzi ordezkariaren proposamena, Osoko Bilkuraren erabaki bidez ebatz dadin, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. (2020/S893/19-O) Zerbitzu-unitatea: Idazkaritza eta Arau Garapena.
  3. "Laudioko enpresetan edo Laudion erroldatutako langileei gerta dakizkiekeen lan-istripu larri edo hilgarrien aurrean erantzuteko erakundeen jardunerako tokiko Protokoloa" izenekoa onartzea. Alkate-udalburuaren proposamena, Osoko Bilkuraren erabaki bidez ebatz dadin, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. (2020/S893/28-O) Zerbitzu-unitatea: Idazkaritza eta Arau Garapena.
  4. 2019rako ekitaldiko Kontu Orokorra. -Behin betiko onarpena. Zinegotzi ordezkariaren proposamena, Osoko Bilkuraren erabaki bidez ebatz dadin, aldez aurretik Kontuen Batzorde Bereziaren Irizpena izanda. (2020/112/S200) Zerbitzu-unitatea: Tokiko Ogasuna.
  5. Aldaikorreka aparkalekua ustiatzeko emakida-eskubideen titulartasuna eskualdatzeko baimena eskatzea. Zinegotzi ordezkariaren proposamena, Osoko Bilkuraren erabaki bidez ebatz dadin, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. (2020/36/S566) Zerbitzu-unitatea: Udal Ondarea.
  6. Lehendik dauden bizitegi izaerako eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea. Zinegotzi ordezkariaren proposamena, Osoko Bilkuraren erabaki bidez ebatz dadin, aldez aurretik Hiri eta Landa Garapen Arloko (Zerbitzuak eta Auzoak eta Hiri Garapena) Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. (U-474/11) Zerbitzua: Hiri Garapena.
  7. Nerea González Garcíak OMNIA Udal Talde Politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. -Laudio garbi baten alde- (2020/S023/13-O) Zerbitzu-unitatea: Idazkaritza eta Arau Garapena.
  8. Lamia Arcas Nogalesek EHBILDU Udal Talde Politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. -Kolonbian, Hondurasen, Guatemalan eta El Salvadorren giza eskubideen urraketak- (2020/S023/14-O) Zerbitzu-unitatea: Idazkaritza eta Arau Garapena.
  9. Lamia Arcas Nogalesek EHBILDU Udal Talde Politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa, aldez aurretik Osoko Bilkurako Gaien eta Mozioen Batzorde Informatibo Iraunkorraren Irizpena izanda. -Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna- (2020/S023/15-O) Zerbitzu-unitatea: Idazkaritza eta Arau Garapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide