Astelehenetik aurrera izena eman zuten haur guztiek erabili ahal izango dute Latiorro Ikastetxeko jantokia, 2 urtekoek barne. Horrela jakinarazi die hezkuntza zentroko zuzendaritzak gurasoei.
Edonola ere, zuzendariak azaldu du gogorra eta zaila izango dela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatutako begirale guztiak ez baitira egongo. Antza, orain 18 begirale zituen jantokiak eta 3 gehiago eskatu zituzten. Badirudi 2 gehiago egongo direla zaintza lanak indartzeko.

Hala eta guztiz ere, burbuila taldeak mantenduko dituzte eta 350 ume inguru itzuliko dira jantokira. Berez, aste honetan erdiak baino gutxiagok jaso dute zerbitzua, soilik garraiatu eta bekadunei bermatu baitzaie.
Horregatik, gurasoek protesta ekimena egin zuten ikastetxearen aurrean asteartean bertan: