Laudio Hazi garapen agentziak programa berria jarri du abian, udalerriko "merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak suspertzeko". Udalerriko enpresei euren egoeraz jakitun izateko tresnak ematea izango da ekimenaren xedea, gaur egungo egoera ezegonkorraren aurrean erabakiak hartzen laguntzeko.
Sei saio eskeiniko dituzte, 4 internet bidez eta beste bi enpresa bakoitzean, aholkularitza pertsonalizatua emateko. Lehen lau saioak urriaren 20, 22, 27 eta 29an egingo dituzte, 15:00etan, Zoom edo Teams plataformak baliatuta.
Parte hartzea doakoa izango da, baina, COVID-19a dela eta, sei pertsonek soilik ahalko dute parte hartu. Izena emateko 944 03 49 80 telefonora deitu edo enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera mezua bidali daiteke.