Ezbeharra izan da gaur 8:00ak bueltan Arakaldo eta Laudio arteko autobidean, Urduñarako noranzkoan. Atxetako biribilgunetik gertu elkar jo dute bi autok, eta sua piztu da talkaren ondorioz. Arabako Suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu dira gidariak artatzera. Momentuz, errepidea moztuta dago. Autoetako bat guztiz kiskalita geratu da, eta bi gidariak eraman dituzte ospitalera.