Iza okindegiak beste aitortza bat jaso zuen atzo. Hain zuzen, Aenkomer Sari banaketa ospatu zen Gasteizen, eta bertan omendu zuten Orozko zein Laudioko ogi enpresa.
"Maskarak aurpegi erdia estaltzen didan arren, azpian irribarre zabala dut", aitortu du Aida Fuentes Iza okinak. Hala, esker hitzak zabaldu ditu jarraitzaileen artean: "Eskerrik asko zuei, gu eta gure lana babestu eta errespetatzeagatik".
APILL Laudioko Merkatari Elkarteak bultzatu zituen ekimenean parte hartzera. "Apilli eskertu behar diogu gugan pentsatzeagatik, eta noski, Aenkomer elkarteari gure proiektu txikia hautatzeagatik. Gora ogi osasutsua, eta gora zuek, gure benetako saria!".