ZINEMA ESKAINTZA

“Akelarre” filma ikusteko aukera egongo da bihar Laudioalde aretoan

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 16a, 07:00
Euskal Herriko hainbat txokotan grabatu zuten pelikula, iaz. / Akelarre filma

Abian daude Laudioalde eta Amurrio Antzokiko asteburuko zinema eskaintzak, eta Donibane Aretoan ere laster ekingo diote berriz pelikulak proiektatzeari. 

Donostiko zinemalditik Laudioalde aretora egingo du salto Akelarre pelikulak. Larunbat honetan egongo da filma ikusteko aukera, 17:00etan eta 20:00etan. 

Pablo Agüero zinemagile argentinarrak zuzendu du lana. XVII. mendean girotua dago eta sorginkeria leporatuta atxilotu eta epaitutako emakume batzuen istorioa kontatzen du. Euskal Herriko hainbat txokotan grabatu zuten filma iaz, euskarazko eta gaztelerazko elkarrizketak tartekatuta. 

Amurrio Antzokian ez da filmik proiektatuko asteburuan, Araba Euskaraz dinamikari amaiera emateko kontzertu maratoia egongo baita igandean. Hala ere, gaur -urriak 16-  Dance is my heroine dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.

Orozkon, hilabete amaieran

Orozkoko Donibane Aretoan, aldiz, hilabete amaieran ekingo diote zinema eskaintzari. Saio bikoitzak eskainiko dituzte, larunbat eta igandeetan, ohiko ordutegiarekin. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira soilik, edukiera murriztua izango delako COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak direla eta. Sarreren prezioa 3,5 eurokoa izango da adingabeentzat eta 4,5 eurokoa helduentzat.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide