"SOS Laudioko San Roke Musika Elkartea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 21a, 15:00
Laudioko musika bandaren zuzeneko emanaldia. / Aiaraldea.eus

Laudioko Musika Bandak kontzertu eta entsegu lokal “seguru” eza salatu ditu. Kultura aktibatzeko beharrezkotasuna azpimarratu dute zabaldutako oharrean.

Laudioko Musika Bandak jardueren etenaldia kritikatu du. "Laudion ere kultura nahi dugu, gure ondarea defenda dezagun!", adierazi dute sare sozialetan. Euskal Herriko zenbait tokitan kontzertuak eskaintzen ari dira, argitu dutuenez, "Zergatik Laudion ez? Nork esaten du kontzertuen denboraldi berria Laudion egin ezin denik?".

Aukerak egon badaude, San Roke bandakoen iritziz: "Nork dio ezin direla kalejirak egin? Benetan ez daudela areto, kiroldegi edo eliza bezalako azpiegiturak kontzertuak egiteko?".

Ildo beretik, 19.000 bizilaguneko udalerriak entseguetarako "baldintza seguruak" ez izatea kritikatu dute. Musikarien aburuz, onura asko eragiten dituzte emanaldiek, eta ez dute ulertzen "Udal Musika eskolarik ez egotea". 120 urte baino gehiago daramatza Laudioko taldeak "nahiko banda duina egiten", eta beraz, "hau sinestezina zaigu".

Hargatik, kultura segurua dela azpimarratu dute, "kontua babestea da. Aski da aitzakiez, zain dezagun kultura, segurua da eta posible da!".

Aiaraldea Komunikabideak udako udalaren egitarauaren barruan eskainitako kontzertua grabatu zuen uztailaren 26an:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide