"Nor nori nor filmak atzo Bilboko Zinema Ikustezineko Jaialdian euskarazko lan onenaren saria jaso zuen!", adierazi du pozez Esti Urresola filmaren zuzendariak. Atzo izan zen sari banaketa, eta Lamuzako Guraso Elkarteko emakumeek hartu zuten parte ekitaldian.
Zinebi, hurrengo geltokia
Ez da, ordea, Esti Urresolak azkenaldian argitaratutako lan bakarra. Artistak Aiaraldea Hedabideari jakinarazi dionez, Polvo somos azken laburmetraia 62. Zinebi jaialdian aurkeztuko dute, "Nazioarte jaialdiako Sail Ofizialean lehiatuko da aurten!".
Alabaina, ez da Zinebi jaialdiko eskualdeko ordezkari bakarra izango. Izan ere, epaimahaiaren berri eman dute azken egunetan antolatzaileek, eta Txani Rodrigez idazle eta kazetari laudioarra izango da horietako bat.