Hiru elkarretaratze egingo dituzte Novaltiako langileek bihar Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 11a, 08:00
Ekainean ere Laudion egon ziren grebalariak. / Aiaraldea.eus

Ia 500 egun daramate beharginek greba mugagabean. Laudioko farmazien jabeek lan gatazkan duten erantzunkizuna salatzea izango da elkarretaratzeen xedea, azaldu dutenez. 

Novaltiako langileak Laudiora bertaratuko dira bihar -azaroak 12-, hainbat mobilizazio egiteko. Hiru elkarretaratze egingo dituzte guztira, hiru farmazien aurrean: 11:00etan Zumalakarregi etorbideko 13. zenbakian egongo dira, 11:40ean Ardantzazar kaleko 9.enean eta 12:25ean Lamuza kaleko 3.enean. 

Urtebete baino gehiago greban

Zamudion kokatutako botika banaketa enpresa da Novaltia. Bertako langileek urtebete baino gehiago daramate greban -2019ko uztailaren 22tik-, ia 500 egun. 

Salatu dutenez, enpresaren aldetik jaso duten gauza bakarra “greba eskubidea urratzea” izan da. “Aldi baterako laneko enpresen kontratazioekin grebalariak ordezkatzen ari dira legez kanpo”, azaldu dute grebalariek, “gaur egun hori gertatzen ari da, Lan Ikuskaritzak ezer ez duen egiten bitartean. Greba eskubidea bortxatuz, enpresako zuzendaritza lortzen ari dena da gatazka etengabe luzatzea”.

Langileek nabarmendu dute horren ardura ez dela soilik zuzendaritzarena, “baita Nolvatiaren akziodunak diren farmazien jabeena ere”. Horregatik egingo dituzte elkarretaratzeak establezimendu horien aurrean. 

Ekainean ere Laudion egon ziren beharginak, eta antzeko egoera salatu zuten:

ELAk du langileen ordezkaritza Novaltian. Sindikatuak ere eman du gatazkaren berri:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide