Ia 500 egun daramate beharginek greba mugagabean, eta establezimendu horiek lan gatazkan duten erantzunkizuna jarri dute mahai gainean. Izan ere, farmaziak dira Novaltiako akziodunak.
Horrez gain, enpresak greba eskubidea urratzen duela salatu dute grebalariek. “Aldi baterako laneko enpresen kontratazioekin grebalariak ordezkatzen ari dira legez kanpo, Lan Ikuskaritzak ezer ez duen egiten bitartean". Modu horretan, gatazka "etengabe luzatzea" leporatu diote zuzendaritzari.
Argazkiak: Aintzine Hoyos eta Txabi Alvarado