Marketing digitala gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta are gehiago pandemia egoera batean, non fisikoki urrun dagoen bezero batengana iristea benetako erronka bihurtzen den. Sare sozialen erabilera adimentsu eta ordenatua da, beraz, funtsezkoa enpresaestrategiarako.
Ildo horretan, Laudio hazik Community Manager ikastaroa antolatuko du, Laudioko negozioetarako arlo horretan dauden aukerak aztertzeko. Ikasteko metodologia praktikoa izango da nagusiki, banakako ariketak eginez prestatzailearen azalpenen laguntzaz. Aldi berean, ikastaroan parte hartzen duten pertsonen arteko elkarlana sustatzen da.
HELBURUAK:
DATA: 6 prestakuntza-saio azaroaren 24tik abenduaren 3ra, asteartetik ostegunera.
ORDUA: 16:00-19:20
LEKUA: Internet bidez, gela birtualaren modalitatean.
PREZIOA: DOAKOA.
IZEN-EMATEA: Posta elektronikoz, honako helbide honetara bidaliz: izena, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta asisitir egin nahi duen pertsona zein enpresatakoa den: garapenagentzia@laudio.eus. Plaza muga: 15 pertsona.
INFORMAZIOA: 944034980 garapenagentzia@laudio.eus
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.