07:53an istripua jazo da A-625 errepidean, zehazki, Laudioko sarreran, Bilboko norabidean. Poliziaren arabera, kamioi batek eta auto batek talka egin dute. Zehazki, kamioiak aurrean zihoan ibilgailua jo du eta, horren ondorioz, auto hori kontrako noranzkoan ibiltzen ari zen beste baten aurka joan da, alde batean kalteak eraginda.

Ertzaintza, Aiarako Suhiltzaileak eta garabia bertan daude, trafikoa bideratzen. Gainera, garbiketa zerbitzuak eskatu dituzte errepidea egoera egokian gera dadin. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute zauritu bat dagoela eta anbulantziak artatu duela, baina, zorionez, zauri arinak ditu.