Okupazioaren aldeko mobilizazioa egingo dute larunbatean Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 25a, 07:30

Okupazioaren aldeko ikurra Amurrion eginiko mobilizazio batean. / Amurrioko Gazte Asanblada

Santurtziko Okupazio Mugimenduak deitutako manifestazioarekin bat egiteko egin dute Laudioko deialdia. 

Elkarretaratzea egingo dute Laudion larunbatean, azaroak 28, “Okupazioa sortu, babestu eta defendatu” lemapean. 12:30ean izango da zita Alberto Acero plazan. Antolatzaileek nabarmendu dute segurtasun neurriak errespetatuko direla ekimenean, “maskara eraman zein distantzia mantentzea”. 

Honakoa ez da Laudion okupazioaren alde egiten de lehen ekimena. Orbeko Etxeak hainbat kartel jarri zituen herriko auzoetan urrian, okupazioak azken hilabeteetan bizi izan duen kriminalizazioa salatu eta horren atzean dagoena etxebizitza lortzeko zailtasuna dela argudiatzeko: 


Larunbateko elkarretaratzea, aldiz, Santurtziko Okupazio Mugimenduari babesa adierazteko egingo dute. Bizkaiko herri horretan manifestazioa egingo dute egun berean, lema berarekin. Bilbon ere antzeko ekimena gauzatuko dute, Eliptika plazan. 

Gune okupatuen aldeko aldarria zabaltzea izango da ekimenen xedea. “Okupatutako espazioak beti izan ziren borroka politikoen babesleku, non elkartasun-harremanak eta elkarri laguntzeko harremanak sortu ziren, indarkeriarik gabe, bai eta berdinen eta askotarikoen arteko bizikidetza-harreman espazioak ere”, azaldu dute mobilizazioen sustatzaileek Internet bidez zabaldutako irakurketan. 

Horrez gain, kaleratze arriskuan dauden espazioei elkartasuna adieraziko diete manifestazio eta elkarretaratzeetan, Txorimalo Gaztetxeari kasu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide