09:00ak aldera zekor batek ihes egin du Laudioko udal hiltegitik eta Guardian enpresan sartu da, Udaltzaingoak bideratuta. Poliziek bulegoen eraikinaren sarreran zokoratu dute aberea, eta han egon da jabeak berak atoia ekarri duen arte.
Behin atoia enpresan sartuta, jabea animalia ibilgailuan sartu du bizirik. Jarraian, segurtasun indarrek enpresa utzi dute, eta poliziak esan duenaren arabera, jabeak etxera eraman du, eta ez hiltegira. Udaltzaingoaren esku geratu da gertatukoa ikertzea.
Udal hiltegia tokiko abeltzainentzako berebiziko tresna da eta iaz zenbait hilabetez itxita egon ostean -ibaian isurketak direla medio- 1. sektoreko bitarteko horren aldeko mobilizazioak egin zituzten.
Ez da udal hiltegitik animalia batek ihes egiten duen lehen aldia. Duela 2 urte behi bat hil behar izan zuten tiroz, herrigunean zehar bueltaka ibili ostean. Iaz, berriz, antzerako gertaeraren lekuko izan zen Areta: