Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak mobilizazio eguna deitu du datorren abenduaren 5erako, larunbata. Laudion ere manifestazioa egingo dute, 12:30ean Lamuza Plazatik abiatuta.
Espainiako Kongresuak Toledoko Itunaren proposamenak berretsi berri ditu, pentsiodunen mugimenduaren iritziz itunaren ondorioak “oso larriak eta kaltegarriak izango dira, batez ere belaunaldi berrientzat”.
Pentsiodunen mugimenduak azaldu bezala, Toledoko itunean ez da oraindik 1.080 euroko gutxieneko pentsioa onartzen. Pentsioen zenbaketa 15 eta 25 urte artean mantentzea defendatzen du itunak, horrek, pentsiodunen aburuz, zenbaketa urteak luzatzeko bidea irekitzen du, pentsioen murrizketarekin batera.
Genero-arrakala ezabatzeko neurririk proposatzen ez dela salatu dute, ezta alarguntasun pentsioa igotzeko neurri zehatzik ere ez.
Laudioko pentsiodunen ustetan “Toledoko Itunaren” proposamenak pentsio-plan pribatuen alde egiten du, pentsio sistema publikoaren kalterako.