Zaldibar zona cero liburua aurkeztuko du gaur Ahoztar Zelaieta kazetariak Aretako Kultur Etxean, 19:00etan. Aretako Gazte Asanbladak antolatu du liburuaren aurkezpena. Izena emateko aukera dago oraindik, aretakogazteasanblada@gmail.com helbidera mezua bidaliz.
Iragan otsailaren 6an Zaldibarreko zabortegia A-8 errepidera amildu zen, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak zabor pilaren azpian harrapatuz. 10 hilabete igaro direnean, Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan jarraitzen dute oraindik.
Gertatutakoa ikertzeari ekin eta liburuan bildu ditu Ahoztar Zelaietak ondorio nagusiak, “zaborren kudeaketaren negozio errentagarriaren” gaineko gakoak tartean.