Bi autok elkar jo dute goizeko seiak aldera A-625 errepidean, Aretan, Urduñako noranzkoan. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira eta bi zauritu eraman dituzte Galdakaoko ospitalera.
Errepidea itxita egon da eta trafikoa Aretatik desbideratu dute, baina berrezarri dute dagoeneko.