Laudioko saltoki txikiek online denda bat jarri dute martxan

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 11a, 09:01

APILLek eta Rural Kutxak lankidetzan sortu dute Internet bidezko erosketak egiteko plataforma. / Aiaraldea.eus

APILLek plataforma digital berria jarri du martxan eta oraingoz 20 saltokiren produktuak erosi daitezke Internet bidez.

Laudioko saltoki txikien 'marketplace-a' aurkeztu du aste honetan APILLek Rural Kutxarekin lankidetzan. Plataforma digital berriak herriko komertzioetako produktuak Internet bidez erosteko aukera eskainiko du.

Sarearen bidezko erosketek gorakada handia bizi izan dute azken hilabeteetan. Gorakada hori saltoki txikientzako “mehatxu bat dela” azaldu dute APILLeko ordezkariek, eta "martxan jarritako tresna berriak" mehatxu hori Laudioko saltokientzako aukera berri bihurtu nahi du.

'Zure merkataritza gara' izena du plataforma digitalak, eta oraingoz Laudioko 20 saltokiren produktuak daude bertan eskuragarri, baina hurrengo asteetan komertzio gehiago batzea aurreikusten dute. Egitasmora batu nahi den saltoki orok APILLekin harremanetan jartzea besterik ez du.

Rural Kutxak eskaini ditu baliabide teknikoak. Plataformak “erabilera erreza eta intuitiboa” duela nabarmendu dute, eta baita ordainketa sistema segurua dela ere. Bezeroak produktuak erosterako orduan komertzioarekin adostuko du hauek nola jaso.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide