Ander Añibarrok ordezkatuko du Josune Irabien EUDELen

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 14a, 07:34

Ander Añibarro Maestrek ostiralean parte hartu zuen lehendabiziko bileran. / Eudel

Ostiralean hartu zuen parte lehenbiziko bileran, Batzorde Eragileko kide gisa. Politikagintzan Añibarro Maestrek eginiko ibilbide zabala goraipatu du EAJk.

Ander Añibarro Maestre Laudioko alkateak ordezkatuko du Josune Irabien Marigorta Amurrioko gobernuburu oihak EUDELen utzitako hutsunea. Izan ere, Josune Irabienek azaroan hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Tokiko Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari kargua. 

15 alkatek osatzen dute EUDELeko gobernu organoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ordezkatzeko. EUDELek nabarmendu dutenez, Ander Añibarrok  "Batzorde Eragileko kide gisa, urteko azken bilkura telematikoan hartu du parte, elkarteburuarekin, bi elkarteburuordeekin eta gainerako alkateekin batera. Gaurtik aurrera, Laudioko alkateak funtzio berriak hartuko ditu udal-autonomiaren eta tokiko interesen defentsan; Euskadiko udalerrien ordezkari izango da erakunde-arteko hainbat foro eta taldeetan".

Ikasketaz erizaina da Añibarro Maestre, baina iaztik 2019. urteaz geroztik Laudioko alkatea da, 31 urterekin. Hortaz, "EUDELeko zuzendaritzako kide gazteena izango da", azpimarratu dutenez. Hala ere, Añibarrok udal politikagintzan egindako ibilbidea goraipatu du EAJk:

  • 2015ean Laudioko zinegotzia izan zen EAJ alderdian.
  • 2015-2019 urteen artean Aiarako Kuadrillako lehendakaria izan zen.
  • 2017-2019 bitartean Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria izan zen.
  • 2017an Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko aholkulari izendatu zuten, eta 2019an Kultura eta Hizkuntza politika Sailekoa ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide