Gobernantzaren Bikaintasunaren Europako Zigilua eskuratu du Laudioko Udalak

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 17a, 07:00

Kristalezko dodekaedro batek ordezkatzen du zigilua, gobernantza onaren 12 printzipio-etikoen adierazgarri. / Laudioko Udala

Tokiko gobernuen gobernantza kalitateari aitortza egiten dio zigiluak eta lortzen duen lehenengo udalerri arabarra da Laudio.

Atzo banatu ziren Gobernantzaren Bikaintasunaren Europako Zigiluak eta Laudiok, Ermua eta Irungo udalekin batera, eskuratu du Europako Kontseiluak banatzen duen saria. Dagoeneko 8 dira zigilua eskuratu duten EAEko udalerriak, eta Laudio da lehenengo udalerri arabarra.

EUDELek Bilbon duen egoitzan ospatu zen sari banaketa. Ander Añibarro alkatea eta Ander Larrinaga funtzio publikoko zinegotzia egon ziren bertan, herriko ordezkari gisa. Izan ere, 2017. urteaz geroztik EUDEL da EAEn zigiluak banatzeko Europako Kontseiluak aukeratutako erakunde eskuduna.

Kalitate zigilua bi urtean behin berritu beharra dago. Gainera EUDELek gobernantza onaren etengabeko ebaluazio prozesuan laguntzeko tresnak jarriko ditu Laudioko Udalaren esku, “etengabeko hobekuntzaren pizgarri izan dadin”.

Europan 100 udalerrik baino ez dute zigilua lortu.“Kalitate eta berrikuntza demokratikoaren” berme diren 12 printzipio-etiko baloratzen ditu sariak:

  1. Hauteskundeak eta bidezko ordezkaritza nahiz parte-hartzea
  2. Erantzuteko gaitasuna
  3. Efizientzia eta efikazia
  4. Irekia izatea eta gardentasuna
  5. Zuzenbide-estatua
  6. Jokabide etikoa
  7. Eskumenak eta gaitasunak
  8. Berrikuntza eta aldaketen aurrean irekita egoteko joera
  9. Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa
  10. Finantza-kudeaketa osasuntsua
  11. Giza eskubideak, kultura-aniztasuna eta gizarte-kohesioa
  12. Kontuak emateko betebeharra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide