Esti Urresola izendatu dute "2020. urteko laudioarra"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 18a, 08:50
Esti Urresola, "Polvos somos" lanaren grabaketan. / E.U

La Ventana de Laudio Facebook taldean gauzatu dute ekimena, eta boto gehien jaso dituena izan da zinemagilea. 

1.082 erabiltzaileren botoa pilatuta gailendu da Esti Urresola "urteko laudioarra" dinamikan. La Ventana de Laudio Facebookeko taldean urtero egiten dute "herri aitortza" hori. 

Hautaketa prozesua

Alex Jimenezek azaldu gisa, abenduaren 13an ekin zioten boto faseari, eta atzo jakinarazi zuten emaitza. 2020. urteko laudioarra izendatu dute Esti Urresola. 2018an Hodei Oleaga omendu zuten, 2017an Felix Mugurutza, eta 2016an Geraxane Ussia. "Iaz atseden hartu ostean, laugarren edizioa izan da aurtengoa", zehaztu du Jimenezek.  

Ondorengoak dira eskertza egiteko hautatu zituzten 20 laudioarrak, bizilagunek proposatuta:

  • Esti Urresola
  • Antonio Oyarzabal
  • Ariadna Martinez
  • Txani Rodrigez
  • Egoitz Bernaola-Luxa
  • Igor Arzuaga
  • Esther Bolaño
  • Aingeru Castro
  • Alex Jimenez
  • Ane San
  • Tinieblas Gonzalez
  • Joseba Ibarrola
  • Javi Clemente
  • Jose Julian Montes
  • Jose Luis Navarro
  • Patxi Iturregi
  • Luis Larrea
  • Antonio Aldama
  • Hugo Bermejo
  • Iñaki Vivanco 

"Polvo somos", Esti Urresolaren azken lana, bihar ikusgai

Esti Urresolak sari eta aitortza ugari jaso ditu azkenaldian ikus-entzunezko lanengatik. Batetik, Deklinabideak filma laburra festibal askotan goraipatua izan da. Bestetik, berriki aurkeztu du Polvo somos ikus-entzunezkoa, eta dagoeneko hautatua izan da hainbat jaialditarako. Esaterako, bihar goizean Cortada jaialdian lehiatuko da, 11:00etan Gasteizeko Dendarabako VitalKultur aretoan. Ekitaldira joateko sarrera librea eta doakoa da, aforoa bete arte (ez da erreserbarik egin behar). 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide