Asteburuan izango da Gasteizko Cortada film jaialdia. Kepa Sojok eta Sonia Paciosek gidatutako ekimenak, eskualdeko koloreak izango ditu aurtengo edizioan. Izan ere, Esti Urresolaren Polvo somos ikus-entzunezkoa lehiatuko da sail ofizialean. Zinema zuzendariak Aiaraldea Komunikabideari aitortu dioenez, oso festibal esanguratsua da Cortada, "Goya sarietarako hautatzailea den gutxienetarikoa baita".
Goya sarietarako hautatzailea da Cortada jaialdia. Kepa Sojok eta Sonia Paciosek zuzentzen dute festibala, eta gaur ospatuko da Gasteizen
Horregatik oso pozik azaldu da. "Gainera laburmetraiaren %90 araban grabatu zen", erantsi du, "zentzu horretan, aipamen berezia egin nahi diot Funeraria Virgen Blancaren laguntasun eta elkarkidetzari, haien konpromiso gabe istorioa ez litzateke existituko eta".
Gaur izango da laburmetraien emanaldia, Gasteizen. Dendarabako VitalKultur aretoan hasiko da ekitaldia 11:00etan. Sarrerak doakoak dira, agortu arte, "baina ezingo dira aurrez erreserbatu". Emaitza jakiteko, ordea, gauera arte itxaron beharko du Urresolak, jaialdiaren itxiera ekitaldiarekin egingo baita sari banaketa.