JOSE MIGUEL CAMPO

“Suitzan ez digute konfinamendurik ezarri COVID-19aren pandemiari aurre egiteko”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abe. 21a, 07:00
Lana dela eta joan zen Jose Miguel Campo Suitzara. / J.M.C

JOSE MIGUEL CAMPO (Laudio, 1983) urteak daramatza Suitzan bizitzen, lana dela eta. 

Noiztik zabiltza Suitzan bizitzen? Zer dela eta joan zinen bertara bizitzera?

Badira 5 urte eta erdi hemen bizi naizela. Laudion bizi nintzen, eta nire lana medio, herrialdea ezagutzen nuen jada. 

Gauzak hala, bertan lan egiteko aukera proposatu zidatenean, bizitzera etortzea erabaki nuen.

Oso ezberdina da bertako bizitza Laudiokoarekin alderatuz? Zertan? 

Nire kasuan Laudio moduko herri batetan bizi naiz, eta eguneroko bizitza oso antzekoa da. Ezberdintasunak lanetik kanpo egiten diren lagunarteko planetan agertzen dira, batez ere. Plan gehienak kanpoan egiten dira eta naturarekin erlazionaturik daude. Gutxi dira leku itxietan egiten diren jarduerak. 

Harritzekoa da Suitzan naturguneak zeinen prestatuak eta zainduak dauden, ingurumenarekiko errespetua oso handia da.

Gabonei begira, zer asmo dituzu?  Bertan pasako dituzu edo Laudiora etorriko zara? 

Gabonak Laudion pasatzea gustatuko litzaidake. Baina, egoera horren aldakorra izanda, ezin dira bidaiak gehiegi planifikatu.

Zein da zure etorkizuneko aurreikuspena? Suitzan bizitzen jarraitzeko asmoa duzu?

Denboraldi baterako Suitzan jarraitzea da asmoa, baina bizitzak buelta asko ematen ditu, ezin jakin. 

Nola eragin du COVID-19aren pandemiak bertan? 

Suitzan hartutako neurriak eztabaidagai izan dira hainbat hedabideetan. Ez dute etxeko konfinamendurik ezarri eta eguneroko bizitza ahalik eta normalen mantentzen ahalegindu dira, segurtasun neurriak hartuta, noski. 

Nire kasuan familia izan dut beti buruan, oso gertutik jarraitzen dut Laudioko egoera.

Bukatzeko, zeozer gaineratu nahiko zenuke?

Aiaraldear guztiei osasuna opa nahiko nieke, gabon zoriontsuak pasa eta urte berri on! Joyeux Noël et Bonne Année!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide