Altzarrate kirol elkartearen eskutik, ostiralean izan zen sari banaketa. "Sari hauek gure herriko kirol eta kultura arloan adierazgarriak izan diren laudioar pertsona edo entitateak saritzen dituzte", zehaztu dute sare sozialetan.
Futbol peñak laudioarren elkartasuna eta ahalegina goraipatu zituen bai ekitaldian eta baita oroigarrian ere: "Bereziki gogoan izanda pandemiaren ondorioz hil diren herritar guztiak".
Osasun eta segurtasun neurriak medio, "ekitaldi itxia" izan zen, eta udaletxeko alderdiek hartu zuten batez ere parte bertan, herritarren ordezkari gisa.