Txani Rodriguez idazle laudioarraren Los ultimos romanticos eleberria eramango du zinemetera Irusoinek. Donostiako ekoiztetxeak Andaluziako (Espainia) La Claqueta produkzio etxearekin gauzatuko du lana. Seix Berral argitaletxe ezagunarekin plazaratu zuen liburua Rodriguezek, urtearen hasieran.
"Oso pozik nago, noski, adaptazio eta proiektuarekin". Aldez aurretik ezagunak zituen La Claqueta eta Irusoinekoen lanak, "Handia eta Loreak filmak egin ditu Irusoinek, eta asko atsegin ditut". Bestelako lanak ere burutu dituzte, telesailak barne. Horregatik, konfiantza osoa du idazleak eurengan, Aiaraldea Hedabideari aitortu dionez.
Negoziaketak
Negoziaketen emaitza da ikus-entzunezkotarako jauzia. "Planeta argitaletxearekin, produktoreekin eta nirekin negoziaketak egon dira, beraz, nik banekien hau gertatuko zela. Niretzat sekulako zortea da proiektua aurrera eramateko duten nahia".