Azokaz gain, Goxo gabon kultur eskaintzako ekitaldi bat egon zen. Hain zuzen, Basalarrina elkartearen eskutik bertsolariek jardun zuten eguerdia girotzen. Miren Amuriza eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan, Izar Mendiguren gai-jartzailearen esanetara.
Horrez gain, Herriko plazan, Basalarrinak antolatutako gabonetako marrazki lehiaketako lanak jarri zituzten ikusgai.
Argazkiak: Amets Meatza Castañares eta Antonio Muñoz.