Egoitz Uriarte eta Xabi Basterra sortzaile laudioarrek kontzertua eskaini zuten iragan abenduaren 29an Laudioalde aretoan. Laudioko Udalak Gabonetarako antolatutako 'Goxo Gabon' egitarauaren barruan egin zuten emanaldia.
Bi musikariek kontzerturako propioki sortutako abestiak aurkeztu zituzten, besteak beste. Oso pozik agertu dira publikoak izandako harrerarekin. “Ondo pasatzea zen gure helburua eta soberan lortu genuen”, azaldu du Xabi Basterrak.