15:20ak aldera su hartu du Laudioko Lamuza plazako koadro-elektriko batek. Suhiltzaileak eta larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.
Suteak argindarrik gabe utzi ditu etxebizitza horretako bizilagunak eta plazako beste hainbat saltoki.
Laudioko Udaltzaingoaren esanetan, denbora beharko dute teknikariek matxura elektrikoa konpontzeko.
Su hartu du Laudioko Lamuza plazako koadro-elektriko batek; bertako etxebizitzak eta saltokiak argindarrik gabe utziz pic.twitter.com/xwXr2zJiEV
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 31, 2020