Laba izeneko txakurra galdu da Ganekogorta inguruan. Jabeek azaldu dutenez, mendian izan dira gaur goizean, baina animalia bistatik urrundu zaie.
"Korrikalari batzuk esan digute Espino iturri inguruan ikusi dutela Zollorako bidea hartzen, bidegurutze horretan, baina edozein laguntza asko eskertuko dugu inguru horietan bilatzeko", adierazi dute ugazabek. Informazioa izatekotan 645 72 34 64 telefonora deitzeko eskaera egin dute.
Aiaraldea Hedabideari arratsalde erdian jakinarazi diotenez, onik azaldu da txakurra.