Ekitaldi txiki bat egin zuten Aiaraldeko baserritarrek iragan abenduaren 24an, Laudioko Eguberrietako merkatuan. Omenaldia egin zieten Eba Alonso eta Josu Zabalari. Bi bizilagunak euskararen eta kulturaren munduan murgilduta egon dira beti, eta baserri giroa mundu horretan txeratzeko ahalegina egin dute. Horregatik egin zieten aitortza, Errilur taldeko kideek azaldu dutenez: “Urte guzti hauetan zuen prestutasuna aitortzeko balio dezala omenalditxo honek”.