Ganekogortako bidea itxi dute, elur-jausi arriskuagatik

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 6a, 15:54

Hegoaldeko bidea da itxi dutena, Ermualdetik igotzen dena, elur asko pilatu delako. 

Ganekogortara igotzeko hegoaldeko bidea itxi dute, elur-jausiak gertatzeko arriskuagatik. Hala adierazi diote Laudioko Babes Zibileko arduradunek Aiaraldea Hedabideari. 

Bide horretan elur ugari pilatu da azken orduetan, eta horregatik erabaki dute ixtea. "30 metroko arrakala bat dago, eta zuhaitzak dira elurra eusten ari direnak", zehaztu dute, "Ertzaintzaren patruila batekin igo gara eta zonaldea balizatu dugu. Gorago igo gara ere seinaleak jartzera. Izan ere, konturatu garenerako jende ugari tontorrean zegoen dagoeneko. Horrez gain, Alonsotegiko Babes Zibileko kideek ere itxi dute euren igoera zatia". 

"Kontrabandisten bidea" izenarekin da ezaguna ibilbide hori. Ipar hegaleko bideak irekita jarraitzen du, ordea. Hala ere, suhiltzaileek zein larrialdi zerbitzuek menditik kontuz ibiltzeko deia luzatu dute:

Azken egunetan ugaritu egin da elur-jausien arriskua Aiaraldean. Ubixetan, adibidez, mota horretako gertakari baten ondorioak jaso dituzte bideoz:

Eguraldi aurreikuspena

Eukalmeten arabera, elur-kota 300-500 metrotan mantenduko da gaur, eta ez da gehienezko tenperaturetan aldaketarik egongo. Horrez gain, izozte txikiak egon daitezkeela ohartarazi du metereologia agentziak. Biharko, aldiz, ez du aparteko aldaketarik aurreikusi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide