Korrikalarientzako erronka birtuala prestatu dute Laudion: 7, 5 kilometroko luzeera eta 350 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea. Zirkuitua Toki-On jatetxearen aurrean hasten da, Arraño mendia inguratu eta Odeibar jatetxean du amaiera.
Parte-hartzaileek “Kafe-kaña” izena jarri dioten ibilbidea deskargatu beharko dute, eta GPS erloju bidez edota STRAVA, Wicilock edo antzeko aplikazioak erabilita ibilbidea osatzeko behar izan duten denbora erregistratu.
Hainbat bide daude erronkaren marka bidaltzeko: mezu elektroniko bidez aritzamorrortu@generalimediadores.es edo elederzamal@gmail.com helbideetara igorrita, edo Whatsapp bat helarazita 688 856 744 telefono zenbakira.
Neguan zehar luzatuko dute ekimena. Martxoaren 21a izango da erronka betetzeko azken eguna. Irabazleak bi lagunentzako otordua irabaziko du, eta kirol material sorta bat zozketatuko da korrikalari guztien artean.
Antolatzaileek azpimarratu dute garrantzitsuena ez dela denbora on bat egitea, ibilbidea bukatzea baizik.