Laudioko Zurrumururen aurkako agenteak deituta, zineforuma eta film laburren maratoia egingo dute igande honetan, urtarrilaren 10ean. Laudioalde aretoa aukeratu dute horretarako, eta 4 film labur proiektatuko dira. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrera librea eta doakoa izango da.
Zehazki, Esti Urresola zinema zuzendari laudioarrak Lamuzako Guraso Elkartearekin batera osatutako Nor nori nork lana, zinmagile berak grabatutako Izur pelikula, El Incendiario eta Koloretako txoriak ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte.
Laudioko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, CEARrek eta Zas eragileak egin dute bat ekimenarekin, besteak beste.