Herriko plaza bete dute Laudioko Gaztetxearen defentsan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 9a, 13:05

Ehun lagun baino gehiago bildu dira gaur eguerdian Laudioko Gaztetxearen defentsan egindako elkarretaratzean. Laudioko Gazte Asanbladak deitu du mobilizazioa, azken egunetako gertaerak salatzeko. 

Azken urtean jazotako gertaeren kronika egin dute Gazte Asanbladako kideek elkarretaratzearen osteko hitzartzean. "Gune autogestionatuen eta militantzia politikoaren aurkako ofentsiba" gauzatzea leporatu diote Laudioko Udalari. Gaztetxeko kideen ustez, tokiko erakundeak ez du duela urtebete eman zuen hitza bete, Kultur Etxeko lehen faseko obrak amaitu diren arren, Gaztetxea itxita mantentzea erabaki duelako, beste espazio batzuk ireki egingo dituzten bitartean. "Ezer gutxi zehazten duen informe batean oinarrituta, Kultur Etxeko hainbat espazio itxi ditu, segurtasun eza argudiatuta. Baina gu ez gaude ados eta erabaki horren arbietraritatea salatu nahi dugu". 

Udaltzainen jarrera ere salatu dute, desalojoa gauzatu zenean Gaztetxean zeuden kideak isuntzeko zorian egon zirelako, eta arratsaldean kartelak jartzen ari ziren beste kide batzuk identifikatu zituztelako. Horrelako kasuak azken hilabeteetan ohikoak bilakatu direla nabarmendu dute, gainera. "Prozesu hau hasi besterik ez da egin. Ez ditugu udalaren jarrera arbitrario eta autoritarioak onartuko, ezta militantzia politikoaren aurkako erasoak  ere". 

Okupazioaren aurkako ofentsiba bat gertatzen ari dela nabarmendu dute gazteek, eta horren aurka borrokatzeko deia luzatu dute. Gauzak hala, Erraki sareak deitutako mobilizazioetara gerturatzeko gonbita luzatuz amaitu dute ekitaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide