Ostiral goizean manifestazioa egin zuen Bultza Kirola ekimenak Bilbon. Euskadiko Eskola Kirolaren aldeko Plataformak egin zuen deialdia, eta kirolari zein klub ugari bildu ziren bertan. Horien artean egon ziren Laudioko Lautxirrinka Irristaketa taldeko kideak ere.
Sare sozialetan azaldu dutenez, "Eskola Kirolaren aldeko Plataformaren antolakuntzak, kirol ezberdinek helburu bera lortzeko borrokatzea lortu du". Finean, kirola funtsezkoa, beharrezkoa eta segurua dela aldarrikatu zuten.
Atzoko LABI batzordearen agerraldiaz geroztik, urtarrilaren 13tik aurrera baimenduta dago eskola kirola, baldin eta talde txikietan egiten bada (6 lagun gehienez eta aldagelene erabilerarik gabe).