Eguerdiko hirurak aldera gertatu da istripua Laudioko Hiru Gurutzeta Kalean. Laneko furgoneta batek kontrola galdu du Laudioko industriaguneko pabilioi arteko kaletik zebilela, eta harresitik behera erori da bide nagusira. Une horretan kamioi batek jo du ibilgailua.
Furgonetako gidaria zauri arinekin atera dute. Gurutzetako ospitalera eraman dute bere osasun egoeraren jarraipena egiteko.