San Blas azoka eta aratusteak ez dira 2021ean ospatuko

Izar Mendiguren Cosgaya 2021eko urtarrilaren 15a

Iazko aratusteen irudi bat. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udalak oharra zabaldu du COVID-19 dela eta zenbait jarduera baztertu dituela azaltzeko.

San Blas azoka eta aratusteak bertan behera utzi ditu Laudioko Udalak, "bizilagunak babesteko helburuarekin". Hala jakinarazi dute prentsa oharrean, "bi gertaerek udalerriko eta inguruko milaka lagun biltzen dituzte eta". 

Maite Cortazar kultura eta jaietako zinegotziak azaldu duenez, ez da erabaki erraza izan udalarentzat: "Aurreko ospakizunekin hartutako ildoarekin eta neurriekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketak betetzeaz gain, gure aratusteak bertan behera uztea beste aukerarik ez genuen, gero eta harrera hobea baitute". 

Otsailaren 17an izan zen iaz mozorro lehiaketa:

Mozorro festei ez ezik, azokei ere eragingo die erabakiak. "Aurten ere ez da ospatuko San Blas jai tradizional eta maitagarria herritarren osasuna babesteko", zehaztu du zinegotziak. Ildo beretik, txarripaten lehiaketa, urritz makilena edota nekazal zein artisauen produktuen salmenta ere alboratuko dira, eta haurren jolasak, herri kirolak, kontzertuak edo herriko dantza taldeen erakustaldiak ere bai. Edozelan ere, Kukutxe San Blas elkartearen lana eskertu eta txalotu du udalak, urtero agertutako konpromisoagatik. 

Otsailaren 3an izan zen 2020ko San Blas azoka:

Ziklokros proba, atzeratuta

Bestalde, otsailean jokatu ohi den Laudioko Nazioarteko Ziklokros proba atzeratzeko erabakia jakinarazi du Laudioar Txirrindulari Elkarteak. Aurreratu dutenez, pandemiaren bilakaerak baldintzatu du norgehiagoka, baina 2021ean zehar gauzatzea dute buruan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide