Arabako pista txapelketa jokatu zen iragan astean Gasteizen. Abiaduran espezializatutako lasterkariek hartu zuten parte lehenbiziko asteburuan, eta asteburu honetan izan da aire libreko eta fondo iraupeneko lehiakideen txanda. 11 domina etxeratu dituzte guztira.
Bi asteburutan jokatu dira Arabako Txapelketako norgehiagokak, aire librean eta pista estalian lehiatu direlarik
Laudio Atletismo Taldeak goraipatu duenez, oso lan txukuna egin dute kadete, gazte eta junior kategorietako ordezkariek, "bai estreinatu zirenek eta baita esperientziadunek ere".
Hala, lau domina etxeratu zituzten 200 metro, 1.500 metro eta 300 metroko modalitateetan: zilarrezko domina lortu zuen Besaide Astobizak, Koldo Ayestak, Naia Lasok eta Naiane Bravok. Horrez gain, brontzezko domina eskuratu zuten Ane Lopezek eta Peio Gomezek.
Ondorengoak izan dira pista estalian lehiatu ziren kideak:
- Aiara Larrazabal
- Oihane Ofogo
- Ixone Barroso
- Ane Lopez
- Onintze Rodrigez
- Naiane Bravo
Aire librean, berriz, hurrengoek jardun zuten:
- 800 metrotan: Peio Gomez
- 200 metrotan: Naiane Bravo
- 1.500 metrotan: Ane Lopez
- 3.000 metrotan: Besaide Astobiza, Naia Laso, Egoi Laso, Tomas Laso, Koldo Ayesta, Luken Lopez, Unai Garcia, Galder Hernandez, Josu Apraiz, Iñaki Galindez eta Endika Arrazuria
Alberto Talledok Aiaraldea Hedabideari azaldu dionez, gainera, 3 zilarrezko domina eta brontzezko 2 jaso zituzten igandeko norgehiagokan.
Ildo beretik jarraituko dute lanean aurrerantzean ere: "Eskerrik asko zuen ahaleginagatik eta jarrai dezagun hazten!".