Herriko ostalaritza laguntzeko zozketa abiatu du Altzarrate Kirol Elkarteak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 28a, 08:00
Ostalaritzaren itxieraren aurka portestatzeko Laudion egindako elkarretaratzea. / Aiaraldea.eus

Kirol elkarteak 2 euroko txartelak jarri ditu salgai, eta Laudioko taberna eta jatetxeak laguntzeko baliatuko dute lortutako dirua.

Zozketa jarri du abian Altzarrate Kirol Elkarteak, Laudioko Udalaren eta APILL merkatari elkartearen laguntzarekin, herriko ostalaritza sektorea bultzatzeko helburuarekin. "COVID-19aren pandemiak gehien kolpatutako sektoreetako bat da ostalaritza", adierazi du Iñigo Egiguren Altzarrateko kideak.

Kirol Elkarteak gai sozialekin duen konpromisoaren eta bide-orriaren isla da azken egitasmo hau. "Aurretik ere kanpainak egin ditugu ostalaritza laguntzeko. Adibidez, maskarak banatu genituen herriko komertzioetan, eta Adurizek sinatutako kamiseta bat zozketatu genuen. Orain, urrats handiago bat emango dugu", azaldu du Egigurenek.

Egitasmoan parte hartzeko 2 euroko txartelak jarri dituzte salgai eta herriko jatetxe eta tabernetara bideratuko dute bertatik ateratako diruaren %100a. Txartelak datorren astetik aurrera egongo dira  salgai ostalaritza establezimenduetan.

Zozketa abuztuaren 15ean egingo dute, Laudioko Jaien hasierarekin bat eginez. Zenbaki saritua egun horretako ONCEren zozketako berdina izango da. Irabazleak 3.000 euroko txartela eskuratuko du, herriko establezimendu laguntzaileetan gastatzeko. Bigarren sari bat eskuratzeko aukera ere egongo da: hainbat produkturekin osatutako saskia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide