Marka pertsonalak hautsi zituzten Laudio Atletismo Taldeko kideek Basaurin

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 12a, 06:30

Oneka Bergara jauzi hirukoitzean. / Alberto Talledo

Basaurin egon zen Laudio Atletismo Taldeko ordezkaritza zabal bat iragan asteburuan. Oneka Bergarak 8,42 metroko marka lortu zuen jauzi hirukoitzean, estreinako aldiz.

Otsailaren 6an, atleten marka pertsonalak hobetzeko txapelketa bat antolatu zen Basauriko pistan. Laudio Atletismo taldeko ordezkaritza zabal batek hartu zuen parte bertan. Laudioarrak hiru kategorietan neurtu ziren: 400 eta 1500 metroko lasterketan eta jauzi hirukoitzean. 1500 metrotan aritu ziren Laudioko atleta gehien. Iñaki Galindezek lortu zuen klubeko markarik onena, 4:40.

Ane Lopez, Tomas Laso, Unai Garcia eta Endika Arrazuria ere aritu ziren kategoria horretan lehian. 400 metroko lasterketan Oihane Ofogok, Aitana Delgadok eta Pello Gomezek hartu zuten parte.

Eguneko protagonista Oneka Bergara izan zen. Jauzi hirukoitzean 8,42 metroko marka estreinatu baitzuen Bergarak.Laudio Atletismo Klubeko kide den Alberto Talledok positiboki baloratu du larunbateko txapelketa: "Federazioaren txapelketetan parte hartzea baimendu du Jaurlaritzak, eta hori oso garrantzitsua da atletentzat, txapelketetan jasotzen baitira entrenamenduetako fruituak".

Laudioko Atletismo Klubak uda ostean ekin zien berriro entrenamenduei, eta unean uneko neurrietara egokituz, etenik gabe ari dira atletismoa praktikatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide