Udalak online topaketa bat antolatu du bizilagunekin, Mugikortasun Jasangarrirako Plana elkarrekin diseinatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko ots. 17a, 07:00

Jardunaldia datorren otsailaren 23an izango da, 18:30etik 20:00etara, modu birtualean, eta udalerriko herritar guztientzat zabalik egongo da.

Laudioko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko estrategiaren esparruan, Laudioako Udalak jardunaldi parte-hartzailea deitu du datorren otsailaren 23rako, asteartea, udalerriko mugikortasunaren egoeraren diagnostiko soziala herritarrekin modu parte-hartzailean eraikitzeko helburuarekin.

Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, "Online topaketa honekin, tokiko administrazioak jarraipena ematen dio PMUSa egiteko parte-hartze prozesuari, azken asteetan hainbat formula martxan jarri ondoren, hala nola online inkestak edo herriko gune estrategikoetako postontziak, herritarrek udalerriko mugikortasunari buruz duten iritzia jasotzeko".

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak datozen urteetarako mugikortasun jasangarriaren inguruko jarduerak koordinatuko ditu. Horregatik, "Udalak funtsezkotzat jotzen du laudioarrekin elkarlanean aritzea estrategia honetan, helburu komun batekin: Laudiorako mugikortasun eredu jasangarriagoa, osasungarriagoa eta eraginkorragoa bultzatzea", azpimarratu du zinegotziak.

Parte-hartze prozesua

Horrela, "Udalerriko mugikortasunari buruzko iritziak, ekarpenak edo hobekuntzak helarazi nahi dituzten laudioarrek aukera ona izango dute datorren asteartean, otsailak 23, egin ahal izateko", gaineratu du. Jardunaldia herritar guztiei irekita dago eta modu birtualean egingo da, 18:30etik 20:00etara, ZOOM plataformaren bidez. Topaketa digitalera joan ahal izateko, bertaratuko direla baieztatzeko eskatu nahi dizuegu, kualitate@kualitate.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944104849 telefonora deituz.

"Bertaratuko dela baieztatu ondoren, online saiora zuzenean bidaliko da, tresna erabiltzeko eskuliburu labur batekin batera; laguntza edo baliabide teknikoak behar izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko da, kudeatu ahal izateko eta interesa duten pertsona guztiek saioan parte hartu ahal izatea bermatzeko", bukatu du Ander Larrinagak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide