Herriko plazako zoladura aurten aldatzea eskatuko du Omniak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 16a, 11:41

Herriko plazako zoladuran putzuak eta filtrazioak gertatzen direla ohartarazi du Omniak. / Aiaraldea.eus

Bi mozio aurkeztuko ditu alderdi laudioarrak otsaileko Udal Osoko Bilkuran. 

Bi mozio aurkeztuko ditu Omniak Laudioko otsaileko Udal Osoko Bilkurara. Herriko plazako zoruaren egoera izango dute hizpide testuetako batean. Alderdi laudioarraren ustez, zonaldeko zoladura irristakorra da, eta putzuak sortzen dira euria egiten duenean. Horrez gain, behean dauden garajeetara ura filtratzen da, oposizioko taldearen aburuz. 

Gauzak hala, hiru gauza eskatu dituzte Omniako kideek:

  1. Aipatutako arazo guztien azterketa egitea 3 hilabeteren buruan.
  2. Herriko plaza erreformatzeko proiektua diseinatzea.
  3. Inbertsio planean partida bat gordetzea zoladura aurten aldatzeko.

Haurrentzako parkeak estaltzea

Haurrentzako parkeak estaltzea eskatuko du Omniak bigarren mozioaren bidez. “Aretako parkea estaltzea hasiera izango zela uste genuen, baina une honetan ez dago parke estali bat bera ere ez erdigunean”. Alderdiak nabarmendu du pandemia egoera honetan parkeak bilakatu direla umeek dibertitzeko duten gune bakanetarikoa. Gauzak hala, hiru aldarri jarri ditu talde politikoak mahai gainean:

  1. Erdiguneko parke bat behintzat estaltzea aurten.
  2. Dinamika horrekin jarraitzea hurrengo urteetan zehar, auzoetako parkeak estaliz.
  3. Hemendik aurrera eraikitzen diren parke guztiek sabaia izango dutela bermatzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide