7:40ak aldera istripua gertatu da A-625 errepidean, Aiala Vidrio fabrika parean, bi autok elkar jo dutenean. Larrialdi zerbitzuek hiru pertsona artatu dituzte zauri arinekin.
Errail bat itxita dago une honetan, Laudioko noranzkoan. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ari dira trafikoa zuzentzen.
