Lamuza plaza bete dute Pablo Haselen askatasuna eskatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 20a, 19:41

Rap abeslariaren aldeko mobilizazioetan atxilotutako pertsona guztien askatasuna ere exijitu du Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. 

Ehundik gora lagun bildu dira gaur arratsaldean Laudioko Lamuza plazan egin den elkarretaratzean. Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak -GKS- deitu du mobilizazioa, Pablo Haselen askatasuna exijitzeko. 

Mobilizazio ugari egon dira Estatu Espainiarreko hainbat tokitan rap abeslari kataluniarraren askatasuna eskatzeko, eta hainbat zauritu eta atxilotu egon dira poliziak eginiko kargetan. Gauzak hala, atxilotutako pertsonak askatzea ere eskatu du GKSk, eta amnistiaren aldeko aldarria zabaldu du. “Burgesiaren erregimenari aurre egiteagatik errepresioa jasan duten horien egoerari aurre egiteko errebindikazio politikoa da amnistiarena. Horregatik,  Pablo Haselen atxiloketaren aurrean amnistia aldarrikatzen dugu  eta amnistiaren gaurkotasuna defendatzen dugu”.  

Gaurkoa ez da Pablo Haselen alde Aiaraldean egiten den lehen ekimena. Abeslaria bi aldiz igo da Laudioko Gaztetxeko oholtzara. 2013. urtean eskaini zuen lehen kontzertua, Gazte Asanbladak antolatutako Jardunaldi Antikapitalisten barruan:

Handik urtebetera itzuli zen Hasel Laudiora, bere aldeko elkartasun eguna egin baitzuten Gaztetxean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide