Langileen arteko elkartasuna nagusitu da gaur goizean Tubacexeko Laudioko lantegiaren aurrean. Guardian eta Autoglas Laudioko beharginak bertaratu dira goizeko piketera, 150 kaleratzeen aurka borrokatzen ari diren grebalariei babesa eta elkartasuna adieraztera.
Aurreko egunetan ez bezala, presentzia poliziala oso txikia izan da goizean zehar, zuzendaritzako kideak ez baitira fabrikara bertaratu.
Guardineko greba hizpide
Guardian eta Autoglaseko kideek hartu dute hitza bertaratutako guztien txaloen artean, 2012an lantegian bizi izan zuten gatazkaren nondik norakoak azaltzeko. “50 egun baino gehiago egon ginen greban, eta azken unean fabrika abandonatuta zegoela zirudien”, oroitu dute. Fabrikako borroka herrian sozializatzearen garrantzia nabarmendu dute beharginek, “Aiaraldea osoa” delako arriskuan dagoena. "Horretan lan handia egin genuen guk, eta kasu honetan ere garrantzitsua da gatazka herrira eramatea".
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta Tubacexeko langileak