Publikoak erabakitzen du Euskal Zinemaren Asteko irabazlea. Izandako harrerarekin pozik azaldu da zinemagile laudioarra. Izan ere, arrakasta handia izan du aurtengo edizioak, koronabirusa ekiditeko neurriek nabarmen baldintzatu arren. Urresolaren hitzetan, saio guztiak bete dira, "astean zehar egunero film bat proiektatu dute, eta egunero egon da aretoa beteta, nahiko deigarria iruditu zait".
Esti Urresolaren Polvo somos filma laburra izendatu dute sekzio horretako lan onena: "Asteazkenean izan zen filma laburren saioa; eta, COVID-19 neurriak bermatuta bada ere, bete egin zen".
Lan laburra eta filmik gustukoenak bozkatzen dituzte ikus-entzuleek ekimenaren baitan, eta lan luzeen artean Ane filma gailendu zen. Aitortza ezustekoa izan bada ere, Urresolak arabarren lana goraipatu du. "Talentu arabarraren presentzia sekulakoa izan da, filma laburren saioan batez ere. Paul Urkijo eta Aitor Lopez de Aberasturiren lanak egon ziren, eta Baby zein Ane filmak ere arabarrak dira", erantsi du.