2021/03/05 18:00

Haurrentzako jarduera

Meri, Mari eta Lari

Meri, Mari eta Lari
Alberto Acero plaza, Laudio

"Meri, Mari eta Lari" haur eta familia antzerkia. 3 urtetik aurrera. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinek sexuen eta generoen aniztasunaz hitz egiten digute, familia-eredu ezberdinez, gure beldurrak saihesteaz, eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunean abestutako abestiak Yogurinha Borovak konposatu zituen Sentipenak askatu diskorako, eta publiko gazteagoarengana iristeko asmoarekin argitaratu ziren. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorearekin batera sortutako ikuskizuna haurrei zuzenduta dago, baina, aldi berean, adin guztietako publikoarentzat egokia da. Izan ere, denok behar eta nahi dugu gure sentimenduak askatu.

Euskaraz. Sarrera doan, gehienezko edukiera bete arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide