2021/03/10 18:30

Hitzaldia

Laudiotik plazara topaketa feminista birtuala

Laudiotik plazara topaketa feminista birtuala
Laudio

María Rodríguez Suárez, sexologoa eta Generoan eta aniztasunean doktorea. Gaur egun, pornografia al da sexualitatearen arloko eskola gazteentzat? Pornografia kontsumitzen hasteko adinak gero eta txikiagoak dira, eta gazteek sarritan ikusten dute. 

Arazoa da, sexu-heziketarik ezaren aurrean, pornografia bihurtu dela informazio-iturri nagusia eta hezitzaile boteretsua, sexua zer den, nola eduki, norekin, zer egoeratan, zer lekutan, zer gorputz-atalekin edo zertarako irakasten duena, estereotipoz betetako praktika, gorputz, harreman eta imajinario sinboliko mota batzuk normalizatuz.

Zer sexualitate eredu ari da pornoa eskaintzen? Nola lagundu, zalantzak argitu eta mezu horiek kritikoki interpretatzen lagundu dezakegu sexu-hezkuntzaren bidez? Laudio.eus webgunearen eta laiaeskola.eus.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide