Emakumearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan Laudioko Udalak antolaturiko egitarauari hasiera eman zioten atzo Meri, Mari eta Lari antzerkiarekin. Alberto Acero plazan jarritako karpan eskaini dute ikuskizuna.
Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoreak taularatutako ikuskizunak, Yogurinha Borova artista laudioarrak Sentipenak askatu diskorako sortutako kantak ditu oinarri. Sexu eta genero aniztasuna eta familia-eredu desberdinak landu zituzten emanaldian.
Martxoaren 13a bitarte ekintza gehiago antolatuko dituzte.